Mundua -

Brasil

Olinpiar Jokoetan atentatuak egin nahi zituen talde bat desegin dute

Hamar lagun daude atxilotuta; Estatu Islamikoak Interneten bidez bildu ditu, antza. Rio de Janeiroko Jokoak abuztuaren 5ean hasiko dira.

Alexandre de Moraes Brasilgo Justizia ministroa, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Alexandre de Moraes Brasilgo Justizia ministroa, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Alexandre de Moraes Brasilgo Justizia ministroa, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Polizia Federalak hamar lagun atxilotu ditu; izan ere, lagun horiei egozten zaie Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan egiteko atentatuak prestatzen ibiltzea. Hala adierazi dituzte 'O Globo' egunkariak aipatutako hainbat iturrik.

Operazioa Sao Paulo eta Paranan egin dute, eta adingabe bat dago tartean. Kontsultatuko iturrien arabera, taldea Estatu Islamikoak sortu du, Interneten bidez.

Justizia ministro Alexandre de Moraesek agerraldia egingo du, ostegun honetan, operazioaren gaineko xehetasun gehiago emateko helburuarekin. Ez da baztertzekoa atxiloketa gehiago gauzatzea.

"Mehatxua zen"

Ministroak azaldu duenez, atxilotuak mezu-aplikazioen bidez bidaltzen zizkioten komunikazioak elkarri; testuetan, "Estatu Islamiko eta terrorismoaren gaineko iruzkin arruntak izatetik, prestatzeko ekitaldiak izatera igaro ziren", xede izanik, ustez, Olinpiar Jokoetan atentaturen bat egitea.

"Taldea ez zen profesionala, ez zegoen antolatuta, baina mehatxua zen", esan du ministroak; haren hitzetan, nahiz eta taldeak, antza, koordinaziorik ez zuen, "segurtasun-indarrek ezin dute kontua baztertu".

Ministroak azaldu duenez, agintariek baieztatuta zuten taldeak negoziazioak zituela zabalik Paraguain dabiltzan arma-saltzaile klandestinoekin, xede izanik gutxienez AK 47 fusil bat lortzea; dena den, argitu duenez, "ez dago baieztatuta lortu izatea".

Jokoak abuztuaren 5ean hasiko dira

Olinpiar Jokoak Rio de Janeiron egingo dituzte, abuztuaren 5etik 21era, eta Latinoamerikako lehen Jokoak izango dira. Segurtasuna izan da, hain zuzen, eztabaidagairik nagusienetakoa azken hilabeteotan.

Frantziako Gobernuak aste honetan bertan argitu dio Brasilgoari ez zuela mehatxu terroristaren zantzurik; hainbat hedabideren arabera, Estatu Islamikoak erakartze batzuk zituen eginak.

Interneten dabilen informazio jihadista aztertzen duen SITE web orriak jakitera eman duenez, Ansar al Jilafa izeneko talde batek, Brasilgoa bera, Abu Bakr al Baghdadik zuzentzen duen erakundearekiko leialtasuna zuen aldarrikatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Olinpiar jokoak 2024 Brasil albisteak