Mundua -

Europar Batasuna

Erresuma Batuak uko egin dio 2017an EBren presidentetza hartzeari

2017an Europako Kontseiluko presidentetza egokitzen zitzaion, eta uko egin dio, 'brexit'aren erdian delako, Theresa May lehen ministro britainiarraren hitzetan.

Theresa May lehen ministro britainiarra. Argazkia: Efe
Theresa May lehen ministro britainiarra.
Theresa May lehen ministro britainiarra. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak uko egin dio hurrengo urtean Europako Kontseiluko txandakako presidentetza hartzeari, ekaineko erreferendumean Europar Batasunetik ateratzearen aldekoak gailendu ostean, Downing Streetek gaur jakitera eman duenez.

Theresa May lehen ministro britainiarrak telefonoz deitu zion atzo Donald Tusk kontseiluko presidenteari erabakiaren berri emateko.

Buruzagi kontserbadoreak duela astebete hartu zuen David Cameronen kargua, horrek 'brexit'aren garaipenarengatik dimisioa eman ostean.

Erresuma Batuak 2017ko bigarren seihilekoan hartu behar zuen kontseiluaren txandakako presidentetza, urte amaiera arte, baina Mayk nahiago izan du kargu hori ez hartu, britainiarrek Europar Batasuna uztea erabaki dutelako.

Mayren bira

Lehen ministroa Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin bilduko da gaur, Elisabet II.a erreginak gobernua osatzea agindu zionetik atzerrira egin duen lehenengo bidaia ofizialean.

Bihar, berriz, Parisera joango da May, François Hollande Frantziako presidentearekin elkartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europa bideoak Erresuma Batua bideoak Albisteak Brexita albisteak Zer da Brexita Theresa May