Mundua -

Nizako atentatua

Nizako atentatuan hildako 84 pertsonak identifikatu dituzte

Erasoan zauritutako 70 lagun ospitalean daude oraindik; horietako 19, egoera larrian.

Nizako atentatuaren biktimak gogoan, loreak utzi dituzte erasoaren tokian. Artxiboko argazkia: EFE
Nizako atentatuaren biktimak gogoan, loreak utzi dituzte erasoaren tokian. Artxiboko argazkia: EFE
Nizako atentatuaren biktimak gogoan, loreak utzi dituzte erasoaren tokian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nizako atentatuan hildako 84 pertsonak identifikatu dituzte, eta, beraz, gorpuak beren familien esku utziko dituzte, Jean-Jacques Urvoas Frantziako Justizia ministroak baieztatu duenez. Nizan hildakoetako bi Maulekoak (Zuberoa) ziren; Lea Dany Mignaçabal (68 urte) eta Myriam Bellazouz (29 urte) ama-alabak ziren, eta Nizan bizi ziren.

"Gorpu guztiak identifikatuta daude", eta horrek esan nahi du gorpuak familiei emango dizkietela, esan du Urvoas ministroak Europe 1 irrati-kateari eskainitako elkarrizketan.

Jean-Jacques Urvoas ministroak adierazpen horiek egin aurretik Marisol Touraine Frantziako Osasun ministroak jakitera eman duenez, 70 pertsona ospitalean daude oraindik, eta horietatik 19 egoera larrian daude. Guztira, 84 pertsona hil eta 303 zauritu ziren Nizako atentatuan.

Ikerketa minutuero ari da aurrera egiten, Urvoas Justizia ministroaren hitzetan. Ildo horretan, atentatugileak Poliziari tiro egiteko erabili zuen pistola nola lortu zuen argitu nahian dabiltzala azaldu du ministroak, baina ez du xehetasun gehiago eman nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Paris Frantzia Atentatuak albisteak François Hollande albisteak Estatu islamiarra berriak Gaurko azken ordukoa