Mundua -

Atentatua Nizan

Beste 2 lagun atxilotu dituzte Nizako atentatuarekin lotuta

Poliziaren galderei erantzun ondoren, Mohamed Lahouaiej Bouhlelen emazte ohia aske utzi dute.

Nizako atentatua egiteko erabili zuten kamioia. Argazkia: EFE
Nizako atentatua egiteko erabili zuten kamioia. Argazkia: EFE
Nizako atentatua egiteko erabili zuten kamioia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak beste bi pertsona atxilotu ditu gaur Nizako atentatuari buruzko ikerketaren harira. Horrenbestez, dagoeneko zazpi dira atxilotuak.

Zehazki, gizonezko bat eta emakumezko bat atxilotu dituzte gaur goizean, ostegunean Frantziako hiri horretan jazotako atentatuari buruzko ikerketaren harira. Eraso horretan 84 pertsona hil -tartean 10 haur eta nerabe- eta 200dik gora zauritu zituzten, horietatik 18 larri.

Mohamed Lahouaiej Bouhlel Nizako atentatuaren egilearen emazte ohia aske gelditu da gaur, Frantziako hedabideek berri eman dutenez. Dena den, oraindik ere atxilotuta jarraitzen dute atentatu egilearen hurbileko beste sei lagunek. Poliziak Bouhlelen emaztea eta gainerako atxilotuak galdekatu ditu Nizako polizia-etxe batean.

Dagoeneko 35 lagun identifikatu dituzte

84 hildakoetatik 35 identifikatu dituzte dagoeneko, Parisko Fiskaltzak adierazi duenez. Gorpuei eskanerrak eta kanpo azterketak egin dizkiete. Horietatik 13ri, ostera, autopsia egin diete, hildako arrazoiak tarteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken ordukoa Frantzia bideoak Atentatuak bideoak François Hollande argazkiak Albisteak