Mundua -

Estatu kolpe saiakera

6.000 lagun atxilotu dituzte Turkian, estatu kolpe saiakeraren ostean

Gainera, Erdogan Turkiako presidenteak garbiketa abiatu du Armadan eta justizian.

Estatu kolpe saiakerak porrot egin du Turkian. Argazkia: EiTB
Estatu kolpe saiakerak porrot egin du Turkian. Argazkia: EiTB
Erdogan presidentea indartuta atera da kolpe militarraren ondorioz

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkian izandako estatu kolpe saiakeraren ondoren, gutxienez, 6.000 pertsona atxilotu dituzte. Dena den, atxiloketa gehiago izango direla iragarri du Bekir Bozdag Turkiako Justizia ministroak.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen Gobernuak garbiketa prozesua abiatu du Armadan eta Justizian. Ankarak gutxienez 5 jeneral eta 29 koronel eta 2.745 epaile kargutik kendu ditu. Gainera, atxilotuen artean 2.839 militar, tartean dozenaka jeneral, eta hainbat epaile daude. Ildo horretan, Turkiako Gobernuak Estatuko erakundeak eta Armada garbitzen jarraituko duela azpimarratu du Bozdag ministroak.

Epaileen kargugabetzeen harira, Bozdagek adierazi du "Turkiako epailetza askatzea" dela helburua.

Bestalde, Turkiak Fethullah Gülen predikatzaileari egotzi dio estatu kolpe saiakera antolatzea. "Honen (kolpearen) arduradun nagusia Fethullah Güllen da. Hau eta gero, Gülen AEBn mantentzeak ez dio mesederik egiten bi herrialderen arteko harremanari", gaineratu du.

Estradizio eskaera

Fethullah Gülen predikatzailea Turkiara estraditatzeko eskaera egin dio Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak AEBko presidenteari. Turkiako Gobernuaren iritziz, bart izandako Estatu-kolpe saiakeraren erantzulea da 75 urteko predikatzaile hori.

John Kerry AEBko Estatu idazkariak Fetullah Güllenen kontrako frogak aurkezteko eskatu dio Turkiari. "Ez dugu Turkiako Gobernuaren inolako eskaerarik jaso" esan du Kerryk, baina berari buruzko galderak espero dituztela adierazi du.

Turkiako helikoptero militar batek Grezian lur hartu du eta barruan zihoazenek asiloa eskatu dute

Atzo Grezian lur hartu eta asiloa eskatu zuten zortzi militarrek fiskalaren aurrean deklaratu dute igande honetan.

Black Hawk hegazkin militarrak Alejandropolis hirian hartu zuen lurra eta agintari greziarrek barruan zihoazen zortzi kideak -zazpi militar eta zibil bat- atxilotu zituzten.

Helikopteroa Turkiari itzuliko diotela hitzeman du Greziako Gobernuak, baina militarrak ere bere esku uzteko eskatu du Ankarak. Mevlut Cavusoglu Turkiako Atzerri ministroak Greziako Atzerri ministroarekin hitz egin ostean esan du Greziak "ahalik eta azkarren" utziko dituela zortzi pertsona horiek Turkiaren esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Turkia berriak