Mundua -
ATENTATUA NIZAN
Nizako atentatugilea 'azkar erradikalizatu' zen
Bernard Cazeneuve Barne ministroak adierazi duenez, joan den ostegunean Nizan izandako sarraskiaren egilea -84 lagun hil zituen- "oso azkar erradikalizatu zen".
Agentzia | Erredakzioa
Bernard Cazeneuve Barne ministroak adierazi duenez, joan den ostegunean Nizan izandako sarraskiaren egilea -84 lagun hil zituen- "oso azkar erradikalizatu zen".
Eliseo Jauregian egindako bileraren ondoren adierazi duenez, atentatu egilearen ingurukoek egindako lekukotzek agerian utzi dute Mohamed Boulhel 'azkar erradikalizatu' zela.
Ministroak gaineratu duenez, Mohamed Boulhel tunisiarrak krimena gauzatu zuen era berria da, zeren "nahiz eta pistola bat zeraman, ez zeukan armarik, ez lehergailurik" hiriko itsas-pasealekuan kamioi baten bidez Jai Nazionala ospatzen ari zen jendea harrapatu zuenean.
Cazeneuvek esanetan, haren jarduteko erak argi erakusten du "zein zaila den terrorismoaren aurkako borroka, Estatu Islamikoak igortzen dituen mezuak onartzen dituzten norbanakoen aurrean baikaude", eta "borrokan aritu gabe, entrenamendurik jaso gabe edota krimen masiboak egitera bideratutako armarik izan gabe, oso ekintza bortitzak gauzatzen dituzte", azaldu du.