Mundua -
Nizako atentatua
Zornotzako bi neska, Nizako sarraskiaren lekuko
Garaje batean eta etxebizitza batean gorde ziren, atentatutik ihesi. Onik daude, etxera itzultzeko gogoz.
eitb.eus
Zornotzako bi neska gazte, Matxalen Belaustegigoitia eta Nerea Sarria, Nizako sarraskiaren lekuko izan dira, eta gertutik jarraitu dute, baina, zorionez, onik daude, etxera itzultzeko gogoz.
ETBri kontatu diotenez, "hondartzatik korrika" ihes egin zuten, "jendetza guztiarekin batera", eta garaje batean gorde ziren.
Ondoren, baina, handik atera eta etxebizitza batean sartzen utzi zieten.
"Benetako beldurra genuen, ez genekien zer gertatuko zitzaigun", adierazi dute.
Bi neskek hilabete pasatu behar zuten bertan frantsesa ikasteko, baina gurasoak bihar bertan joango dira haien bila, autoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea