Mundua -

Sarraskia Nizan

Mohamed Lahouaiej Bouhlel da atentatuaren egilea

31 urteko tunisiar jatorriko frantses bat da. Aurrekariak zituen, baina ez terrorismoagatik.

Nizako erasoan eabilitako kamioia. Argazkia: EFE
Nizako erasoan eabilitako kamioia. Argazkia: EFE
Mohamed Lahouaiej Bouhlel zen erasotzailea, ikertzaileen arabera

1:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nizako atentatuaren egilea Mohamed Lahouaiej Bouhlel da, 31 urteko tunisiar jatorriko frantsesa, Nice Matin egunkariak zabaldu duenez.

Iturrion arabera, berea da sarraskia eragin duen kamioiaren barruan topatutako nortasun agiria, baita kabinan atzemandako hatz-markak. Nizan bizi zen erasotzailea, eta haren apartamentua miatzen ibili da Polizia goizean. Hiru urteko semea zuen.

Bouhlelek aurrekariak zituen, baina ez terrorismoagatik, eta inteligentzia zerbitzuek ez zuten muturreko jihadismora hurbildu izanaren zantzurik topatu.

Kamioia Bouhlelek berak alokatu zuen asteazkenean. Laguntzaileren bat izan ote zuen ikertzen ari da orain Polizia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Frantzia berriak Atentatuak Estatu Islamikoa