Mundua -

Brexit

Europarekin harremanak mantentzearen alde egin du Boris Johnsonek

"Europar Batasunetik ateratzea" eta "Europarekin harremanak haustea" ez direla gauza berdinak ohartarazi du Atzerri ministroak.

Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministroa. EiTB
Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministroa. EiTB
Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministroa. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministroak ohartarazi du Europar Batasunetik ateratzeak ez duela esan nahi "harremanak haustea".

Theresa May lehen ministroak atzo izendatu zuen Atzerri ministro Londresko alkate ohi polemikoa, eta izendapenak hautsak harrotu ditu nazioartean. Adibidez, Jean-Marc Ayrault Frantziako Atzerri ministroak esan du Johnson ez dela egokia kargurako, brexitaren kanpainan "gezur asko" esan zituelakoan.

Johnsonek, baina, ez die erantzun bere aurka egin dutenei, eta Erresuma Batuaren "nortasuna" berriz diseinatzeko unea dela adierazi du. Gainera, herrialdeak nazioartean "aktore garrantzitsua" izaten jarraituko duela aurreratu du.

Horren ildotik, nabarmendu du ez direla gauza bera "Europar Batasunetik ateratzea” eta “Europarekin harremanak haustea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Europa bideoak Erresuma Batua albisteak Albisteak Brexit albisteak Zer da Brexita