Mundua -
NBEko Segurtasun Kontseilua
Iranen kontrako zigor gogorragoak nahi dituzte AEBek
Errusiaren, Txinaren, Frantziaren, Erresuma Batuaren eta Alemaniaren babesa lortu du Washingtonek. Iranen kontrako zigorrak aurkezteko orduan Moskuren eta Pekinen babesa erabakiorra izan da.
Erredakzioa
Programa nuklearra dela-eta, Iranen kontrako zigorrak gogortzeko proposamena aurkeztu dute gaur Amerikako Estatu Batuek (AEB) Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan, Errusia, Txina, Frantzia, Britainia Handia eta Alemaniaren babesarekin.
Beto eskubidea duten bost kide iraunkorren arteko akordioaren berri eman du gaur Senatuan Hillary Clinton AEBetako estatu-idazkariak, Washingtonen. Alemaniak ere proposamena babestu du eta NBEko Segurtasun Kontseiluak gaur aztertuko du.
Ebazpenak Iranen aurkako zigorrak gogortzen ditu eta proiektua aurkezteko erabakiorra izan da Moskuren eta Pekinen babesa lortzea, hasiera bateko mesfidantza gaindituz.
Nazio Batuen Erakundeko Kontseilu Nagusia premiazko bilera egiten ari da Irango programa nuklearrari zigorrak gogortzeko, AEBek, Errusiak eta Txinak lortutako akordioaren ostean, Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak azaldu duenez.
Akordioa
"Errusiarekin eta Txinarekin adostu dugu Iran zigortzeko arratsaldean eztabaidatuko dugun zirriborroa", adierazi du Clintonek, Kontseiluko bost kide iraunkorrek (Erresuma Batua, Txina, Frantzia, Turkia eta AEB) eta Alemaniak izandako harremanen barruan.
Iranek, Brasilek eta Turkiak uranioa trukatzeko akordioa lortu eta egun bat beranduago lortu dute potentziek ituna; dena den, hasiera betetik nazioarteak eszeptizismoz hartu zuen akordio hori.