Mundua -

ERRESUMA BATUA

Tony Blairrek Irakeko suntsipen handiko armen arriskua puztu zuen

'Chilcot' txostenaren arabera, Gobernu britainiarrak Iraken suntsipen handiko armen arriskua puztu egin zuen eta bakea lortzeko egin beharreko guztia ez zuela egin gainerarzen du.

Tony Blair, lehen ministro ohia EFE
Tony Blair, lehen ministro ohia EFE
Chilcot Txostena: 'Erresuma Batuak Iraken mehatxua handietsi zuen'

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko gerran Erresuma Batuak izan duen parte hartzea aztertzen duen batzordeak, Tony Blairrek suntsipen handiko armen arriskua puztu zuela dio.

John Chilcot, ikerketa batzordearen arduradunak esan duenez, Irakeko gerrian britainiarren parte hartzea “bidezkoa eta beharrezkoa” izan den ikertzen aritu da eta, ondorioak argiak izan dira.

Txostenaren arabera, Erresuma Batua gerran sartu zen bakerako bide guztiak agortu baino lehen. “Momentu hartan interbentzio militarra ez zen beharrezkoa izan”, gaineratu Chilcotek.

Sadam Husseinen erregimena ez zela “berehalako arrisku bat” eta NBEko Segurtasun Kontseiluko herrialdeen gehienak ere ez zeundela gerraren alde adierazi du.

Zentzu berean, Tony Blairrek eta nazioarteko bere aliatuek, tartean Aznarren Gobernuak,  emandako argudioak ez direla ulertzen esan du, izan ere, justifikatu ezin daitekeen segurtasun batekin adierazi zuten Husseinen erregimenak suntsipen handiko armak zituela.

Inolako oinarririk gabe emandako argumentuek inbasioaren legitimitatea ezbaian jartzen du, izan ere, bere sasoian emandako argumentu legal guztiek ez dute inolako zentzurik gaur egun.

Gainera, zazpi urte luzez egindako txosten honek dioenaren arabera, britainiarren planifikazio falta nabarmena izan zen. Txostenaren arabera, erasoak ekiditeko  armada britainiarrak  “iraingarriak” diren negoziazioak izan zituzten Irakeko miliziekin.

Gerraren ondorioz 200 britainiar eta 150.000 irakiar ere hil ziren.

Blairrek “ardura guztiak” beregain hartzen ditu

Tony Blairrek Irakeko gerran izan zituen akats guztien ardura beregain hartzen dituela esan du “aitzakiarik gabe”.

Gerrara joateko erabakia hartu zuenean “fede onez” hartu zuela esan du eta momentu hartan bere herrialdearen interesen alde jokatu zuela adierazi du.

“Akts guztien arduna onartuko dut inolako aitzakiarik gabe. Modu berean, Sadam Hussein boteretik ateratzea aukerarik onena izan dela defendatzen jarraituko dut. Gaur egungo terrorismoak ez dauka ezer ikustekorik honekin”, adierazi du.

Hildako soldaduen familiek Blairren aurkako neurriak hartu ala ez aztertzen ari dira

Tesuinguru honetan, Roger Bacon, hildako soldadu batek aitak inbasioa baimendu zutenak epaileen aurrera eramateko duten eskubidea aldarrikatu du.

Prentsaurreko batean hildako soldadu baten arrebak munduan terrorista bakar bat dagoela esan du negar artean, eta hori Tony Blair dela adierazi du.

Beste erreakzio batzuk

David Cameron lehen ministroak esan duenez, bai berak eta gerraren alde bozkatu zuten alderdiek egindako akats guztiak onartu behar dituztela esan du.

“Denok onartu genuen Irak erasotzea eta orain onartu egin behar dugu”, esan du gobernuburuak. Hala ere Blairrek legez kanpo ez zela aritu esan du, izan ere, txostenak ez du inolako frogarik erakusten.

Jeremy Corbyn, laboristen liderrak faltsukeriatan oinarrituta egon zen eraso militarra izan zela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua argazkiak David Cameron bideoak Gaurko azken orduko albistea