Mundua -
Akordioa
Iranek uranioa bidaliko du Turkiara hilabete barru
Turkiari 1.200 kilo uranio emateko prest dago 120 kilo uranio aberasturen truke. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak onartuko beharko du hitzarmena.
Erredakzioa
Mahmud Ahmadineyad Irango presidenteak, Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgoak eta Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak akordio adostu dute gaur. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak onartzen baldin badu, Iranek Turkiari uranioa bidaliko dio hilabete barru, Ramin Mehmanparast Kanpo Harremanetako Ministroak iragarri duenez.
Hitzarmenak zehazten duenez, Turkiari 1.200 kilo uranio emateko prest dago 120 kilo uranio aberasturen truke. Horri esker, Teherango ikerketa erreaktore batek erregaia izango du. Turkian egingo dute prozesatzea eta bidalketa hilabete barru izango litzateke eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren esku egongo litzateke gainbegiratzea.
Iragan urrian 5+1 taldeak plazaratutako proposamenaren antzeko da akordioa.
Urtebeteko epean, Iranek % 20ean aberastutako 120 kilo uranio jasoko lituzke Errusiaren eta Frantziaren eskutik programa nuklear zibilera bideratzeko.
Akordio horren berritasun nagusia honakoa da: aurreko proposamenen aldean, Turkiak bermatu egin du Iranek uranio aberasturik jasotzen ez badu Iranek emandakoa itzuliko duela.
Lula da Silvaren balorazioa
Iranekin egindako akordioa "diplomaziaren garaipen bat" dela adierazi du Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak.
Brasileko diplomaziaren buruaren ustez, energia nuklearraren bere "legezko eskubidea" bermatu dezake, uranioa "aberastea" barne.
Lula izan da akordioaren bultzatzaile nagusia Iranera egin duen bisita ofizialean, eta atzo Erdogan batu zen elkarrizketetara.