Mundua -
Atentatua Istanbul
'Bi danbateko gogor izan ziren, kea, oihuak eta jendea korrika'
Istanbuleko aireportuko erasoaren lekuko izan ziren bi euskal herritarren testigantzak jaso ditu EITBk.
EITB.EUS
Bart Istanbuleko Ataturk aireportuan izandako erasoaren lekuko izan ziren Urtzi Oteiza eta Janet Uzkudun azpeitiarrak.
Eztei-bidaian egotetik, sarraski baten lekuko izatera pasatu ziren. 41 pertsona hil ziren hiru erosatzaile suizidek egindako atentatuan.
“Bi danbateko gogor entzun genituen. Kea, jendea oihuka… Gu ere korrika hasi ginen. Sekulako kaosa izan zen. Guztiok negarrez geunden”, kontatu dio Urtzi Oteizak EITBri.
Larrialdi zerbitzuak bidaiariak ebakuatzean ikusitakoa izugarria izan zela erantsi du: “Odola, txikizioa, tiro markak, kristalak hautsita, jendea negarrez”.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea