Mundua -

Atentatua Turkian

Gutxienez 36 pertsona hil dituzte Istanbuleko aireportuan

147 lagun zauritu dira. Erasotzaileak hiru izan dira. Oraingoz inork ez ditu erasoak aldarrikatu, baina Turkiako agintariek Estatu Islamikoa izan dela uste dute.

Sarraskia Istanbulen: 36 hildako eta 147 zauritu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ataturk Istanbuleko aireportuaren aurkako erasoan 36 pertsona hil dituztela jakinarazi du Binali Yildirim Turkiako lehen ministroak, Reuters albiste-agentziak azaldu duenez.

Biktimen kopuruak datozen orduetan gora egin dezakeela ohartarazi du eta atentatua hiru erasotzailek burutu dutela jakinaranzi du Vasip Sahin gobernadoreak.

Haberturk telebistaren arabera, 147 pertsona zauritu dituzte atentatuan. Horietako batzuk larri daudela ziurtatu du Yildirimek. Iturri batek Daily Sabah egunkariari baieztatu dionez, sei oso larri daude.

Oraingoz inork ez ditu erasoak aldarrikatu, baina Turkiako agintariek Estatu Islamikoa izan dela uste dute.

Bekir Bozdag Turkikako Justizia ministroak agerraldia egin du Parlamentuan, erasoari buruzko azalpenak emateko.

Ministroaren arabera, erasotzaileetako bat bidaiarien kontra tiroka hasi da eta beste bik gainean zeramatzaten lehergailuak zartarazi dituzten, batak terminalean eta besteak aparkalekuan.

Turkia Istanbul atentatua Estambul Turquía EFE

Argazkia: EFE

Ataturk, berriro zabalik, baina hegaldi gutxirekin

Bost ordu itxita eman ondoren berriz ireki dute aireportua, baina oraingoz hegaldi gutxi espero dira, Hurriyet egunkariak jakitera eman duenez.

Aireportuko informazioaren arabera, hegaldi gehienak bertan behera utzi edo atzeratu dituzte. Hala ere, dagoeneko batzuek lur hartu dute edo aireratzeko prestatzen ari dira.

Itxita egon den bitartean hegaldi gehienak Esmirnako aireportura desbideratu dituzte, Istanbuletik 300 bat kilometro hego-ekialdera.

Nazioarteak erasoa gaitzetsi du

Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiak atentatua gaitzetsi du, bere bozeramaileak agiri batean baieztatu duenez.

Hillary Clinton hautagai demokrataren ahotan, erasoak "terrorismoa eta jihadismo erradikala garaitzeko AEBren ausardia indartzen du".

Donald Trump hautagai errepublikanoak heriotzak deitoratu ditu, eta munduak aurrean duen mehatxu terrorista "sekula baino handiagoa" dela ohartarazi du.

Eraso bikoitza "gorrotagarria" irmo gaitzetsi du Espainiako Gobernuak, eta "basakeria terroristaren" aurkako borrokan konpromisoa agertu du.

Azkenik, Europar Batasunaren "elkartasuna" adierazi die Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak biktimei.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak bideoak Eguneko albisteak Turkia