Mundua -
AEB HAUTESKUNDEAK
Sandersek Clintonekin batera egingo du lan Trumpen aurka
Sandersek, oraindik alderdi demokratako primarioetan jarraitzen badu ere, bere helburua alderdi errepublikarreko hautagaia den Donald Trump garaitzea dela esan du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bernie Sanders alderdi demokratako aurre-hautagaiak esan duenez, bere helburu nagusia alderdi errepublikarreko Donald Trump garaitzea dela esan du. Horregatik, Sandersek, alderdi demokratako primarioetan bere lehiakide handiena izan den Hillary Clintonekin batera, hautagai errepublikarraren aurka lan egingo duela esan du.
Sandersek oraindik alderdiaren primarioetan jarraitzen du ofizialki, nahiz eta aurreikusi daitekeenez, Hillary Clinton izango den azkenean alderdiaren hautagaia. Hala ere, bere helburua alderdi demokrata eraldatzea eta bere agenda politikoa bermatzea direla esan du.
‘Hurrengo bost hilabeteetarako daukagun lanik handiena, Donald Trump garaitzea izan behar da', esan du aurre-hautagaiak, ‘ horretarako Clintonekin batera lan egitea espero dut. Alderdi demokrata langileen eta gazteen alderdi bilakatu behar da’.
Hori horrela, hautagai errepublikarra garaitzea ezin dela helburu bakarra izan, eta lortu nahi duten AEBren alde lanean jarraitu behar dutela azpimarratu nahi izan du aurre-hautagaiak.