Mundua -

Iruzkina

Panorama nahasia, Erresuma Batuko hauteskundeen ostean

Kontserbadoreak gehiengo absolutura gertura daitezke Ipar Irlandako unionisten babesarekin. Laboristak eta liberalak elkartuz gero, ordea, kontserbadore eta unionistek adina eserleku izango lituzkete.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko hauteskunde sistema gehiengoak izateko dago eginda, baina oraingoan inork ez du lortuko.

Kontserbadoreak gehiengo horretara gertura daitezke, Ipar Irlandako unionisten babesarekin. Laboristak eta liberalak elkartuz gero, ordea, kontserbadore eta unionistek adina eserleku izango lituzkete.

Garbi dago kontserbadoreek irabazi eta laboristek galdu egin dutela; baina horrek ez dio Cameron kontserbadoreari lehen ministro postua ziurtatzen.

Tradizioaren arabera, Gordon Brown egungo lehen ministroari dagokio gobernua osatzeko ahalegina egitea. Ez badu parlamentuaren babesa lortzen, orduan dimisioa aurkeztu eta Cameroni utzi beharko dio.

Beste herrialde batzuetan, horrelako negoziazioek oso luze jotzen dute, Britainia Handian ez daukate hainbeste denbora. Maiatzaren 25erako dago iragarrita Erreginaren hitzaldia, gobernuak orduan bere programa aurkeztu behar du, eta beraz, ordurako osatuta egon behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea