Mundua -

Hauteskundeak Erresuma Batuan

Cameron eta Clegg Gobernua osatzeko harremanetan dira dagoeneko

Cameron gai nagusiak negoziatzeko prest agertu da; alegia, hauteskunde sistemaren erreforma. Downing Streeteko giltza Nick Cleggek dauka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron hautagai kontserbadoreak eta Nick Clegg buruzagi liberaldemokratak ofizialki lankidetza bat izateko kontaktuak hasi dituzte, Gobernu "egonkorrago bat" lortzeko xedearekin. 1974tik aurrenekoz, gehiengo absolutua duen alderdirik ez dago Parlamentuan, izan ere, ostegunean egindako hauteskundeetan kontserbadoreek garaipena lortu zuten, baina gehiengo absolutua lortzeko 20 eserleku gehiago behar dituzte.

David Cameron-en Alderdi Kontserbadoreak irabazi ditu Erresuma Batuko hauteskundeak, baina ez dute gehiengo osoa lortu, eta beraz, Gordon Brown lehen ministroak ez du amore eman eta koalizioan gobernatzen saiatuko dela iragarri du.&' || 'nbsp;Hala ere, Cameronek gobernua osatzeko eskaintza egin dio Nick Cleggen liberaldemokretei; bertan herrialdeko hirugarren alderdiarekin gai nagusiak negoziatzeko prest agertu da; alegia, hauteskunde sistemaren erreforma. Halaber, "gobernu egonkor" bat "goiz" osatzea garrantzitsua dela adierazi du, herrialdearen mesedetan.

Hogeita hamasei urtetan lehen aldiz, Erresuma Batuko Parlamentuak ez du gehiengo osoa izango, eta emaitzek zalantza ugari piztu dituzte. Izan ere, bi alderdi nagusiak, ''toriak'' eta kontserbadoreak, negoziatzera behartuta daude.

650 eserlekuetako 649 esleituta dauden honetan, Cameronen kontserbadoreek 306 lortu dituzte, Brownen laboristek 258 eta Nick Clegg-en liberal-demokratek 57.

''Toriek'' eserleku gehiago dituzte, baina ez dira 326ra iritsi, eta beraz, herrialde hartan "Hung Parliament" (Parlamentu eskegia) izenaz ezaguna den egoera gertatu da.

Hori horrela, Konstituzioak negoziazioak hasteko ahalmena ematen dio lehen ministroari.

Erresuma Batuko hedabideen esanetan, Brownek uste du berak duela lehentasuna Gobernua osatzen saiatzeko.

Adituen ustez, baliteke buruzagi laborista Cleggen liberal-demokratekin, Galeseko nazionalistekin eta eskoziarrekin saiatzea akordioa adosten.

Bien bitartean, Cameronek nabarmendu du laborismoak galdu egin duela gobernatzeko aukera.

Adituen esanetan, kontserbadoreek Ipar Irlandako unionistekin egin lezakete koalizioa, baina hala eta guztiz ere gehiengo nahikorik gabe jarraituko lukete.

Zalantza, Clegg

Horrenbestez, Downing Streeteko giltza Nick Cleggek dauka. Oraingoz esan duen gauza bakarrak negoziazioak hastea Cameroni dagokiola da, baina ez du argitu nori emango liokeen babesa Gobernua osatzeko.

Seguru aski, eskaintzak entzungo ditu, onena norena den jakiteko. Adibidez, hauteskunde sistemaren erreforma norbaitek bermatuko dion jakin nahiko du.

Liberal-demokratek ezinbestekotzat dute erreforma hori, gaur egungoak ''torien'' eta kontserbadoreen arteko alderdi-bitasuna indartzen duela uste baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea