Mundua -

Italia

Berlusconi ospitaleratu dute bihotzeko arazoak dituelako

Italiako lehen ministro ohiak 80 urte bete behar ditu irailean. Milango San Raffaele ospitalean kontrolak egitea aurreikusita zuen buruzagi ohiak.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa udal hauteskundeetan botoa ematen, Erroman. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa udal hauteskundeetan botoa ematen, Erroman. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa udal hauteskundeetan botoa ematen, Erroman. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia Milango (iparraldea) San Raffaele ospitalera eraman dute gaur, kontrol batzuk egiteko; izan ere, duela egun batzuk bihotz-hutsegite bat izan zuen.

Berlusconik 80 urte bete behar ditu irailean. Ospitalean kontrolak egitea aurreikusita zuen buruzagi ohiak, bihotzeko gutxiegitasuna izan ondoren, Forza Italia alderdiko iturriek bertako komunikabideei azaldu dietenez.

“Behin betiko diagnostikoa eta tratamendua” datozen egunetan zehaztuko dituztela ziurtatu du Alberto Zangrillo buruzagi ohiaren mediku pertsonalak. Oraingoz ebakuntzarik egin behar ez diotela azaldu dute Italiako komunikabideek.

2006 ebakuntza egin zioten

2006an bihotzeko ebakuntza egin zioten Clevelandeko (Ohio, ABE) Heart Centerren.

Ekitaldi publiko batean zorabiatu ondoren, ebakuntza egin zioten buruzagi politikoari. Bi egun eman zituen Milango ospitalean, arritmia arin bat antzeman ondoren.

Orduan “bihotzeko ebakuntza” egin ziotela azaldu zuten, “erritmo arazo bat zuzentzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gaurko azken orduko albistea