Mundua -
Barne-hauteskundeak
Clintonek Puerto Ricon irabazi eta izendapena bihar lor dezake
Sei estatutako demokratek bozkatu behar dute astearte honetan. Birjina uharteetan garaipena lortu zuen Estatu idazkari ohiak larunbatean.
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi demokrataren barne-hauteskundeetan, Puerto Ricon, garaipena lortu du Hillary Clinton Estatu idazkari ohiak, NBC telebistak jakitera eman duenez. Ondorioz, demokraten izendapena gertuago du Clintonek.
Larunbatean Birjina uharteetako barne-hauteskundeetan irabazi zuen Clintonek. Astearte honetan presidentegai demokrata izateko txartela lor dezake; izan ere, sei estatutan bozkatu behar dute.
Bernie Sandersen kanpainako arduradunak eta Clintonen jarraitzaileak aste honetan harremanetan izan direla azaldu du Estatu idazkari ohiak, azaroaren 8ko hauteskundeei begira alderdia “batzeko”.
Etxe Zurirako presidentegaia aukeratuta, erronka handiena demokratak batzea izango dela esan Clintonek. Zentzu horretan, harremanak izan direla eta barne-hauteskundeetako azken txanpan areagotuko direla aurreratu du.
“Alderdi Demokrata batzeko ahal dudan guztia egingo dut. Gure kanpainak harremanetan izan dira, eta harremanetan jarraituko dute”, adierazi du lehen dama ohiak CNN telebistan.