Mundua -

Desagertutako hegazkina

Egyptairren hegazkinak sorospen-deia egin zuen desagertu baino lehen

Ikerlariek ez dute argi oraindik zer gertatu zen MS804 hegaldian, eta kutxa beltzak bilatzen jarraitzen dute.

66 biktimen senitartekoak omenaldi batean. Argazkia: EFE
66 biktimen senitartekoak omenaldi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 19an Egyptair konpainiako MS804 hegaldian gertatutakoa ikertzen ari direnek baieztatu dutenez, hegazkinak sorospen-deia egin zuen radarretik desagertu baino lehen.

"Ezbeharren kokapena zehazteko irratibalizak bidalitako sorospen-deia izan zela baieztatu du ikerketa batzordeak", jakinarazi du Egiptoko Informazio Zerbitzuak bere webgunean.

Istripu bat denean, hegazkinaren kokapenaren berri emateko prestatuta daude larrialdietako irratibalizak. Hala, erreskatea garaiz egiteko denbora egongo litzateke.

Astebete baino gehiago igaro da Airbus A320 hegazkina Mediterraneoan amildu zela, eta ikerlariek ez dakite oraindik zer gertatu zen.

Hegazkinaren arrasto eta kutxa beltzen bila ari dira, azken horiek gako baitira istripuaren zergatiak argitzeko.

Berez, denbora jakina dago kutxa beltzak topatzeko. Izan ere, kutxek 30 egunez ematen dute euren lokalizazio datuen seinalea. Ikerlarien ustez, 3.000 metroko sakoneran egon litezke, eta horrek seinalea botatzea oztopa dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Hegazkin istripuak gaur Gaurko azken orduko albistea