Mundua -

Hondoratzeak Mediterraneoan

Gutxienez 45 pertsona hil dira Mediterraneoan,beren ontzia hondoratuta

Italiako Itsas Armadak baieztatu duenez, 135 pertsona erreskatatu dituzte.

Gutxienez 45 pertsona hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta. Artxiboko irudia: EFE
Gutxienez 45 pertsona hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta. Artxiboko irudia: EFE
Gutxienez 45 pertsona hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 45 pertsona hil dira ostiral honetan Mediterraneo itsasoan, beren ontzia hondoratuta. Mediterraneoko uretan, astebeteko epean, 12.000 errefuxiatu baino gehiago erreskatatu dituzte.

Italiako Itsas Armadak baieztatu duenez, 45 gorpu berreskuratu eta 135 pertsona erreskatatu dituzte. Dena den, bilaketa lanei eutsi diete; izan ere, oraindik ere dozenaka errefuxiatu falta dira.

Azken hiru egunetan Mediterraneo itsasoan gertaturiko enegarren hondoratzea da; asteazkenean bost lagun hil ziren eta ostegunean, ostera, hamabost.

Ostiraleko hondoratzeari dagokionez, Italiako Itsas Armadak hondoratzear zegoen ontzi bat begiztatu du Libiako kostatik gertu eta itsasora eroritako errefuxiatuak erreskatatzeari ekin dio. Guztira, 135 lagun erreskatatu dituzte.

Atzo bakarrik Italiako itsas armadak hamazazpi erreskate operazio egin, eta ia bi mila pertsona artatu zituen. Astelehenetik, hamalau mila migratzaile izan dira erreskatatuak.

Aipaturikoa, atzo, Italiako Itsas Armadak Siziliako itsasartean egindako 17 erreskate operazioetako bat baino ez da. Kostazainek azaldu dutenez, gainerako 16 operazioetan 1.900 lagunetik gora artatu dituzte. Bestalde, azken astean -atzo erreskatatutako 2.000 lagunak kontuan hartu gabe- 10.000 pertsona baino gehiagori eskaini diete arreta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Italiako albisteak Naufragioak gaur Gaurko itotzeak