Mundua -
Goi-bilera Japonian
Hazkunde globala G7 taldearen 'premiazko lehentasuna' da
Gatazka geopolitikoek, terrorismoak eta errefuxiatuen krisiak “testuinguru ekonomiko orokorra oztopatu” dezaketela ohartarazi dute G7ko buruzagiek.
Agentziak | Erredakzioa
G7ko agintariak Ise-Shiman (Japonia) bildu dira. Ekonomiaren erronkei aurre egiteko eta hazkunde globala bultzatzeko, eskura dituzten lanabes guztiak erabiltzeko konpromisoa hartu dute buruzagiek, ?premiazko lehentasuna? delako.
?Hazkunde globala gure premiazko lehentasuna da?, adierazi dute Erresuma Batua, Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia eta AEBko buruzagiek agiri bateratu batean. Bi eguneko goi-bilera egin dute Japonian.
Horrela, herrialde bakoitzaren inguruabar bereziak kontuan hartuta, sinatzaileek politika ekonomikoak ?bateratzeko? konpromisoa hartu dute adierazpenean. Bestalde, ?hazkunde sendo, jasangarri eta orekatua? lortzeko, neurri indartsuagoak hartuko dituzte.
Una protesta por la cumbre del G7. Foto: EFE
Errefuxiatuen krisia
Munduko ekonomiaren hazkundea ?neurrizkoa, baina gaitasunaren azpitik? izaten ari dela ohartarazi dute agintariek. Gatazka geopolitikoek, terrorismoak eta errefuxiatuen krisiak ?testuinguru ekonomiko orokorra oztopatu? dezaketela ohartarazi dute.
Zentzu horretan, errefuxiatuen krisiko erronka globalei aurre egiteko, ?erantzun orokorrak? eskaintzeko dei egin du adierazpen bateratuak.
Bestalde, Erresuma Batuak Europar Batasunetik alde egiteko aukera hazkundearentzako mehatxu larria izan daitekeela ohartarazi dute buruzagiek.