Mundua -
Mexikoko Golkoan
Obamak petrolio isuriak kaltetutako eremua bisitatu du
Putzua itxiko duen egitura 6 edo 8 egunetan egongo da prest. Orban beltza petrolio ustiategi baten dorrea lehertu zenean hasi zen, iragan astean.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak petrolio isuriak kaltetutako eremua bisitatu du Mexikoko Golkoan. Gertatutakoa herrialdeko histoirako hondamendi ekologiko larriena bilakatu daiteke.
Azkeneko azterketen arabera, isuriak 800.000 petrolio botatzen ditu egunero. Zenbait beso robotiko ur azpian lanean ari dira putzua ixten saiatuz.
Enpresako ingeniariak egitura erraldoi bat eraikitzen ari dira isuria geldiarazteko eta sei edo zortzi egunetan egon daiteke prest.
Oleoduktoaren isuriaren gainean jarri behar den kupula erraldoia da, horrela petrolioa barruan gorde eta kanpora ponpatu ahal izango dute itsasoan murgiltzea ekidinez.
Thad Allen Amerikako Estatu Batuetako Kostazainen buruak adierazi duenez, martxoaren 22tik Mexikoko Golkoan petrolio ustiategi bateko dorrea lehertu ondoren sortutako orban beltza kostaldera helduko da "uneren batean" eta kalte larriak eragingo ditu.
"Petrolio nahikoa dago hor kanpoan eta kostaldera helduko dela onartu behar dugu", adierazi du Allenek prentsa auurreko batean. "Gakoa non eta noiz da", azpimarratu du.
Barack Obama AEBtako presidenteak oraindik kontrolpean ez dagoen isuriaren kalteak pairatzen ari diren leku kaltetuenak bisitatuko ditu.
Iragan astean sortu zen orban beltza, BP Britainia Handiko enpresak duen eta Deepwater Horizonek kudeatzen duen petrolio ustiategi bateko dorrea lehertu zenean.
Putzuak isuri bat du eta egunero 5.000 petrolio upel adina galtzen ditu bertatik, hasiera batean espero zutena halako bost, eta horrek itsasoko animaliak arrisku larrian jarriko ditu, baita Lousiana, Mississippi, Alabama eta Floridako hondartzak ere.