Mundua -

Venezuela

Madurok barne astinaldi egoera ezarriko du eraso kolpistak jasoz gero

Oposizioaren jarraitzaileek polizia nazional bati egindako erasoa salatu du ofizialismoak, eta telebista publikoak horren irudiak zabaldu ditu.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, ekitaldi ofizial batean. Argazkia: Efe
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, ekitaldi ofizial batean.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, ekitaldi ofizial batean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du barne astinaldi egoera ezarriko duela Gobernuaren aurkako "gertakari kolpistak" atzematen baditu.

Madurok ohar hori zabaldu du polizien eta oposizioko jarraitzaileen artean liskarrak gertatzen ari ziren une berean. Agintari venezuelarra kargutik kentzeko erreferenduma deitzea eskatzen dute oposizioko kideek.

"Estatuburu gisa dudan baliabide bat da barne astinaldi egoera ezartzea, kolpismo gertakarien aurrean. Ez dut zalantza egingo, beharrezkoa izango balitz ezarri egingo dut, baina ea ez den beharrezkoa", adierazi du agintariak ekitaldi ofizial batean.

"Hemengo diktadura bakarra burgesiak herriaren kontra duen Gerra Ekonomikoa da; diktadura mediatikoa ere bada, egunero manipulatzen duten hedabideekin; etengabeko konspirazioaren diktadura", adierazi du Madurok, eskuindarren politikak Salbuespen eta Larrialdi Ekonomikoaren dekretu berria "satanizatu" nahi duela salatu aurretik.

Oposizioaren jarraitzaileek polizia nazional bati egindako erasoa salatu du ofizialismoak, eta telebista publikoak horren irudiak zabaldu ditu.

Aipatu funtzionarioaren arabera, bera eta bere lankide batzuei egin zieten eraso, eta ukatu egin du gas negar-eragilea jaurti izana, ez baitute horretarako baimenik nagusien agindua jaso gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Venezuela argazkiak Nicolás Maduro gaur