Mundua -

''Chapo'' Guzman

Bigarren epaile batek "Chapo" Guzman AEBra estraditatzea onartu du

Bere abokatuaren arabera, Mexikoko bigarren epaile federal batek bidezko ikusten du "Chapo" Guzman AEBra estraditatzea.

"Chapo" Guzman. ARGAZKIA: EFE
"Chapo" Guzman. ARGAZKIA: EFE
"Chapo" Guzman. ARGAZKIA: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko bigarren epaile federal batek, “Chapo” Guzman AEBra estraditatzea bidezkotzat jo du Texaseko epaitegi batek egindako errekerimendu bati erantzunez. “Chapo”ren abokatuak esandakoaren arabera,  epaileak emandako irizpen hau, duela 10 egun beste epaile batek emandakoaren bide berberetik doa.

“Ostiralean Mexiko hiriburuko zigor prozesuko epaitegiak jakinarazi zigun irizpena” ,esan du Sinaloa karteleko buruzagiaren abokatuak.  “Chapo” Guzmani, besteak beste, delitu asoziazioa, narkotrafikoa, diru zuriketa eta erailketa delituak egozten dizkiote.

AEBk hala eskatuta, maiatzaren 6an beste epaile federal batek ,“Chapo”ren estradizioa onartu zuen Kalifornian zabalik daukan beste prozesu judizial batengatik. Kasu honetan, epaitegi kaliforniarrak narkotrafikoko beste delitu bat egozten dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko albisteak Albisteak