Mundua -

Atentatua

ISISek 10 lagun hil ditu, Real Madrileko zaleen taberna batean

Amaq albiste-agentziaren arabera (jihadistei lotutakoa, hain zuzen ere), Estatu Islamikoko gudulariek egin dute atentatua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez Real Madrilen 10 zaletu hil dira eta beste beste bi zaurituta daude Balad hiriko kafetegi baten aurkako tiroketa baten ondorioz. Bagdad iparraldean dago taberna eta inguruko Real Madrileko zaletuak biltzen dira, Hisham al Baladaui kideetako batek jakinarazi duenez.

Espainiako futbol taldeak konfirmatu du lokalaren aurkako erasoa. Al Furat du izena kafetegiak. Atzo gauean hainbat gizonezko armatu bertan sartu ziren gauerdi ostean eta bertan zeuden gazteen aurka tiro egin zuten. Bertako agintarien arabera, 13 hil zituzten.

Hildakoen artean, 10 Real Madrilgo zaletuak dira eta beste hiruak lokaleko langileak edo bezeroak ziren.

Qasem Zanad zaletuen taldearen presidentea da eat 4.191 kide dituztela jakinarazi du. Real Madrilen inguruko albisteak elkarbanatzen dituzte eta taldearen partidak ikusteko antolatzen ziren, gehienetan Al Furat kafetegian.

Dirudienez, zaletuen taldeak kirol-jaialdi bat egin behar zuen maiatzaren 28an, erasotua izan den lokalean bertan.

Erasoaren ostean, Irakeko agintarien aurkako atentatu suizida bat izan da. Hainbat polizia hil ziren, baita milizia xiiko bi kide ere.

Amaq albiste-agentziaren arabera (jihadistei lotutakoa, hain zuzen ere), Estatu Islamikoko gudulariek egin dute atentatua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Jihadismoa albisteak