Mundua -
Mexiko
'Chapo' Guzman lekualdatu dute bere espetxeko segurtasuna sendotu arte
Sinaloa karteleko buruaren leku aldaketak zurrumurruak piztu ditu ea Ameriketako Estatu Batuetara estraditatuko ote zuten, han hainbat karguri aurre egin behar baitie.
Agentziak | Erredakzioa
Mexikoko Gobernuak jakitera eman duenez, Joaquin el "Chapo" Guzman droga-trafikatzaile mexikarra AEBrekin mugan dagoen Ciudad Juarez herriko espetxera eraman dute, Altiplano presondegian egin beharreko segurtasun-obrak direla-eta. Guzman han zegoen espetxeratuta urtarrilaren 8an atzitu zutenetik.
Sinaloa karteleko burua Altiplanon sartu zuten 1,5 kilometro tunel baten bidez bertatik ihes egitea lortu eta handik eta sei hilera.
Aldi berean, aste honetan bertan, presondegian hutsegi elektriko bat gertatu, eta, horrenbestez, presoak bisitatzeko aukera bertan behera geratu da.
Guzmanen leku aldaketak zurrumurruak piztu ditu ea Ameriketako Estatu Batuetara estraditatuko ote zuten, han hainbat karguri aurre egin behar baitie.
Guzman beti izan da AEBra estraditatuko duten beldur, baina, bere abokatuaren arabera, martxoaren hasieran prozesua bizkortzeko eskatu zion, Altiplano espetxean bizitzen ari zen baldintza zailak direla-eta.