Mundua -
Kanpaina
The Rolling Stonesek bere abestiak ez erabiltzeko eskatu dio Trumpi
Mick Jagger buru duen taldeak bat egin du aurretik Adelek eta R.E.M.-ek arrazoi beragatik hautagai errepublikanoari egindako kritikekin.
agentziak | erredakzioa
The Rolling Stones taldeak kanpainako ekitaldietan bere musika ez jartzeko eskatu dio Donald Trump errepublikanoari, aurretik Adelek eta R.E.M.ek egin duten moduan.
"The Rolling Stonesek sekula ez dio Trumpi bere abestiak erabiltzeko baimena eman, eta ez erabiltzea eskatu dio", adierazi du taldearen bozeramaileak prentsa-ohar batean.
"You can’t always get what you want" gutxienez lautan jarri zuten Trumpek Carmelen, Indianan, mitina eman aurretik.
Otsailean, Adele abeslari britainiarrak esan zuen ez zuela bere musika Trumpen ekitaldi politikoetan jartzeko baimenik eman, "Rolling in the Deep" erabili baitzuten Iowan. Bestalde, R.E.M.ek Trump kritikatu zuen "It's the end of the world as we know it (and I feel fine)" abestia erabili zuelako iaz.