Mundua -
EBk zaintzarik gabeko 88.300 adin txikiren asilo eskaerak jaso ditu
Asilo eskaera guzti hauek zaintzarik gabeko eta modu ilegalean sartutako adin txikikoen eskaerak dira. Iazko 88.300 eskaeretatik Estatu espainiarrean 25 soilik egin ziren.
Europar Batasunak zaintzarik gabeko eta modu ilegalean sartutako adin txikikoen 88.300 asilo eskaera jaso zituen iaz. Europako Estatistika Bulegoaren arabera (Eurostat), Estatu espainiarrean 25 eskaera soilik egin ziren.
Datu hauen arabera, inolako zaintzarik gabe etorritako adin txikikoen kopurua laukoiztu egin da aurreko urtearekin konparatuta. 2014. urtean antzeko 23.000 asilo eskaera erregistratu ziren.
Asilo hau eskatu zuten adin txikikoen %91 mutilak izan ziren eta, erdiak baino gehiago, 16 eta 17 urte inguru zeukaten.
Eskaera egin zutenen artean %51ak jatorri afganiarra zeukan eta %16k siriarra. Estatuan jasotako eskaeretatik 15 afganiarrenak eta beste 5 eskaera siriarrenak izan ziren.