Mundua -
Reau udalerrian
Hiru presok zaindari bat bahitu dute Frantziako espetxe batean
Ia lau orduz izan dute bahituta. Presoek espetxe-aldaketa eskatu izan zuten aurretik, baina eskaerari ezetza eman zieten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Reau espetxeko zaindari bat ia lau orduz bahitu dute kartzela horretako hiru presok, Frantziako hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez. Espetxea Parisko hegoaldean dago. Ia lau orduren ondoren zaintzailea onik askatu zuten.
CGT sindikatuan espetxe auzietako arduradun eta eskualdeko idazkari nagusi Ahmed El Hoummassek Franc Info irrati-kateari jakinarazi dioenez, hiru preso horietatik bik espetxe-aldaketa eskatu izan zuten aurretik, baina eskaerari ezetza eman zieten. Dena dela, jazotakoa ezetz horrekin lotzeari uko egin diote.
i-Téle telebista-katearen arabera, dirudienez, horietako batek arma zuria zuen.
Frantziako Poliziaren RAID unitate bereziko poliziaren esku-hartzearen ondoren zaintzailea askatzea lortu dute.
Reauko kartzelak 826 plaza ditu, eta 2011ko amaieran inauguratu zuten.
2013ko apirilean beste bahiketa bat jazo zen. Hilketa delituagatik 25 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten lagun batek espetxe-aldaketa ere aldaketa eskatu zuen, eta ezetza ere eman ziotenean, bertako zaindari bat hainbat orduz preso hartu zuen.