Mundua -

Iruzkina

Europako zerua bateratu behar da

Antza denez, A gripearekin gertatu bezala, gehiegizko neurriak hartu dituzte agintariek.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eiyafjalla sumendiaren erupzioa, gertaera bat izatetik gai politiko bat izatera pasa da. Eztabaida puntu asko daude. Lehenengoa, non dagoen segurtasun faltaren eta gehiegizko segurtasunaren arteko muga. Antza denez, A gripearekin gertatu bezala, gehiegizko neurriak hartu dituzte agintariek.

Gobernuek nahiago dute aldez aurretik ardura handiz jokatu, bestela, gero, kontuak eskatzen dizkiete. Baina, bestalde, behartuta daude herritarren segurtasunaren alde lan egitera. Ezin dute segurtasun hori enpresa pribatuen esku utzi, kasu horretan aire konpainien esku.

Ulertezina da Europako Garraio ministroak 5. egunera elkartzea erabakiak hartzeko. Bigarren egunean ikusten zen arazoa handia zela eta luze joko zuela. Guzti horrek agerian uzten du Europako erakundeek botere gehiago izan behar dutela 500 milioi europarren eguneroko bizimodua arautzeko.

Ezin liteke 40 herrialde dituen munduko kontinente txikienean, estatu mailan hartzea horrelako erabakiak. Europako aire trafikoa era eraginkorrean arautzen duen Eurokontrol agentziak ez du honelako egoeratako balio; ez dauka aire eremua ireki edo ixteko ahalmenik, hori gobernuen esku dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea