Mundua -
Maltan
Aita Santua apaizek egindako abusuen biktimekin bildu da
Benedicto XVI.ak bisita ofiziala egin du Mediterraneoko uhartera eta bertan balio kristauak babestea eskatu du, herrialdean abortua eta dibortzioa oraindik legez kanpokoak baitira.
Erredakzioa
Benedicto XVI.a Aita Santua apaiza pederastek egindako abusuen zortzi biktimekin bildu da lehen aldiz Maltan egin duen bisita ofizialean.
Biktima baten arabera, Aita Santuak gertatu zaiena "deitoratu" du eta "auzitegietan borrokatzen jarraituko" ziurtatu die.
"Elkartzea oso hunkigarria izan da. Biktimek negar egiten genuen, gotzainek negar egiten zuten eta Aita Santuak malkoak zituen begietan", adierazi du beste biktima batek.
Bisitan Benedictok Maltako hiritarrei haien fedea eta balio kristauak babestea eskatu die, abortua eta dibortzioa oraindik legez kanpokoak baitira uhartean.
"Zuen herrialdearekin harro egon behar zarete, haurraren jaiotza eta familia bizitzaren egonkortasuna babesten baititu", azpimarratu du Benedictok.
Aita Santuak San Pabloren koba bisitatu du ere. Tradizioaren arabera, apostoluak babesa aurkitu zuen bertan Erromara zihoala duela 1.950 urte.