Mundua -

AEB-eko barne-hauteskundeak

Clintonen eta Trumpen garaipena New Yorkeko borroka erabakigarrian

Hautagai demokrataren garaipena inkestek aurreikusitakoa bezain estua izan da. Bestalde, Trumpek aise irabazi die (botoen % 60,2) John Kasichi eta Ted Cruzi.

Hillary Clinton demokrata New Yorken irabazi ondoren. Argazkia: EFE
Hillary Clinton demokrata New Yorken irabazi ondoren. Argazkia: EFE
Trumpek botoen %60 eta ordezkari guztiak eskuratu ditu New Yorken

1:19

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton demokratak eta Donald Trump errepublikanoak garaipena lortu dute New Yorkeko barne-hauteskundeetan. Senatari ohiak alderdi demokrataren babesa duela bistakoa da. Handi-mandiak, ostera, konbentzio errepublikanoan izendapena galtzeko beldurra du.

Clintonen garaipena inkestek aurreikusitakoa bezain estua izan da. Hautagai demokratak botoen % 57,6 eskuratu ditu. Bernie Sanders hautagaiak, aldiz, bozen % 42,4 lortu ditu.

Boto-emaile gazteenak mobilizatzea lortu du Sandersek, baina New Yorkeko estatu anitzean boto erabakigarria Clintonek eraman du, emakumeena, hispanoena eta afroamerikarrena, alegia.

Galdu behar zuela jakinda edo, Sanders ez zegoen New Yorken, Pennsylvanian baizik; barne-hauteskundeetako hurrengo geltokian.

Trump, garaile baina beldur

Bestalde, Trumpek aise irabazi die (botoen % 60,2) John Kasichi eta Ted Cruzi, baina alderdikideek baino ordezkari gehiago lortzearekin Etxe Zurirako “txartela” eskuratzeko nahikoa ez izatea publikoki salatu du.

Nahiz eta enpresaburuak Estatuko hauteskunde-mapa osoa gorriz margotu, barruti bat falta izan zaio: Manhattan. Kasichek lortu zuen garaipena bertan.

Dozenaka kazetari eta jarraitzaileren aurrean, Trumpek ez du Clinton behin ere aipatu, garaipena ospatzeko hitzaldian. Alderdi errepublikanoa kritikatu du handi-mandiak. Honezkero, presidentegaia aukeratzeko azken hitza konbentzioak uztailean duela badaki Trumpek.

“Konbentziora garaile gisa joango gara eta inork ez digu hautagaitza kenduko”, adierazi du handi-mandiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak albisteak Hauteskundeak AEB 2024 Donald Trump albisteak Hillary Clinton albisteak