Mundua -

Eskandalua

Kasko Urdinen aurkako salaketa gehiago, sexu-abusuengatik

Gobernuz Kanpoko Erakunde batek jakinarazi duenez, NBEren soldaduek Afrika Erdiko Errepublikan egindako beste 41 sexu gehiegikeri kasu antzeman dituzte.

Nazio Batuen Erakundeko Kasko Urdinak. Argazkia: EFE
Nazio Batuen Erakundeko Kasko Urdinak. Argazkia: EFE
Nazio Batuen Erakundeko Kasko Urdinak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabeteotan Aids-Free World Gobernuz Kanpoko Erakundeak ustez Nazio Batuen Erakundeko Kasko Urdinek Afrika Erdiko Errepublikan egindako hamarnaka sexu-abusuren berri eman du. Gaur, Kasko Urdinen kontrako 41 salaketa gehiago izan direla jakinarazi du.

Gobernuz Kanpoko Erakunde horren arabera, NBEk badu salaketa horien berri, baina oraingoz ez ditu publiko egin.

Salaketa horiek Nazio Batuen Erakundeak berak bildu ditu, Kemo prefekturan, biktimei elkarrizketak eginda.

Stephane Dujarric NBEren bozeramaileak ez ditu akusazio horiek baieztatu, baina esan du iritzi publikoa informatuta izateko ahaleginean ari direla eta edozein kopuru eman aurretik salaketak sakonki aztertu behar dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Tratu txarrak gaur NBE bideoak Gaurko azken ordukoa