Mundua -
Errefuxiatu-esparruaren mugan
Mazedoniak gas negar-eragileak erabili ditu berriro etorkinen aurka
Mazedoniako Poliziak gas negar-eragileak erabili ditu gaur berriro protestaka ari zen eta hezia apurtzen saiatu den errefuxiatu eta etorkin talde bat sakabanatzeko, Greziako mugan.
Agentziak | Erredakzioa
Mazedoniako Poliziak gas negar-eragileak erabili ditu gaur berriro protestaka ari zen eta hezia apurtzen saiatu den errefuxiatu eta etorkin talde bat sakabanatzeko, Greziako mugan. Hala eman du jakitera Reuters albiste agentziako kazetari batek.
Iturri horren arabera, istiluak piztu dira protesta egiten zeuden 50 bat etorkin hezira hurbildu direnean. Jarraian istiluen aurkako segurtasun indarrek parte hartu dute eta taldea desegin dute.
Azken egunotan tentsioak gora egin du Idomeniko errefuxiatuen kanpamendu berrian, non 10.000 etorkin eta errefuxiatu baino gehiago dauden geldirik otsailetik, Balkanetako ibilbidearen herriek beraien mugak ixtea erabaki zutenetik, alegia.
Joan den igandean, ehunka etorkin zauritu ziren Greziako mugan. Grezia eta Mazedonia arteko muga gainditzen saiatu ziren etorkinak Mazedoniako poliziak gas negar-eragileak erabili zituenean horiek sakabanatzeko.