Mundua -

Errefuxiatuak

Erresuma Batuak salatu du 129 ume desagertu direla Calaisen

Calaisko errefuxiatu-esparruko umeak euren familiakoekin elkartzea xede, Umeen Eskubideetarako Erresuma Batuko komisarioak eskatu du beharrezko neurriak hartzea.

Artxiboko irudian, Calaiseko errefuxiatu-esparrua. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, Calaiseko errefuxiatu-esparrua. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, Calaiseko errefuxiatu-esparrua. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Calaisen dagoen errefuxiatu-esparruko umeak euren familiakoekin segituan elkartzea xede, Umeen Eskubideetarako Erresuma Batuko komisario Anne Longfieldek eskatu die Frantziako agintariei neurriak hartzea; izan ere, Longfieldek ohartarazi du gutxienez 129 ume daudela une honetan desagertu-egoeran.

Longfielden arabera, esparruan dauden 150 umeren asilo-eskaera ahalik eta lasterren onartu beharko lukete; berak salatu duenez, Frantziako agintariak ez dira esparrua behar bezala babesten ari .

Komisariaren esanetan, umeak Calaisko esparruko gune bat desegin zutenean desagertu ziren. Aurtengo hasieran egin zuten hori Frantziako agintariek.

"Esparruan lanean diharduten GKEak saiatu dira umeak topatzen, baliabide guztiak erabiliz, eta Frantziako agintariek ere horixe bera egin beharko lukete", nabarmendu du BBCk jakitera eman duen gutun batean.

"Leku oso arriskutsua da babesik gabeko adingabeentzat", gehitu du, "eta espero dugu Britainia Handiko agintariek euren esku dagoen guztia egitea umeak zaintzeko, iristen direnean; hori bera espero dugu agintari frantziarrengandik".

Komisaria, ildo horretan, adierazi du asilo-eskaerak onartzeko egun beharrezkoa den epea "onartezina" dela: "Zenbait umek bederatzi hilabete ere ematen dituzte erantzunaren zain, eta bertan mehatxuak pairatzen dituzte, hala nola gizarte-trafikoa, biolentzia, abusuak eta gaixotasunak", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Erresuma Batua bideoak Frantzia argazkiak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Siria