Mundua -

'Panamako Paperak'

Polizia Federalak UEFAren egoitza miatu du Suitzan

Gianni Infantino FIFAko presidentea eta UEFAren zuzendaritzako kide izandakoa 'Panamako paperetan' agertzen dela ezagutu ondoren egin dute polizia-operazioa.

UEFAren Suitzako egoitza miatu dute. Argazkia: EFE
UEFAren Suitzako egoitza miatu dute. Argazkia: EFE
UEFAren Suitzako egoitza miatu dute. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UEFAk Suitzan duen egoitza miatu du Polizia Federalak, erakunde horrek Ekuadorreko enpresa batekin egindako kontratuak topatzeko asmoz.

Gianni Infantino FIFAko presidentea eta UEFAren zuzendaritzako kide izandakoaPanamako paperetan agertzen dela ezagutu ondoren egin dute polizia-operazioa.

UEFAk esan du eskatutako dokumentu guztiak eman dizkietela agenteei, eta ikerketan lagunduko duela iragarri du.

Suitzako Fiskaltzak ohar baten bidez azaldu duenez, telebista-eskubideak saltzerakoan UEFAk “delituzko kudeaketa” egin ahal izan duenaren susmoa dutelako agindu dute miaketa.

“Beste kasu batzuetatik eratorritako ikerketetan eta finantzazioaren azterketan oinarritzen dira gure susmoak. Gainera, azken egunotan komunikabideetan argitaratutako informazioek gure ikerketa osatzea ekarri dute”, dio oharrak ‘Panamako paperei’ aipu eginez.

Hala ere, Fiskaltzak argitu du prozesu guzti hau ez dela pertsona baten aurkakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken orduko albistea Suitza