Mundua -

Washington

Berrogei estatuburu bilduko dira Segurtasun Nuklearraren Bilkuran

Munduko agintariak deitu ditu Barack Obamak desarme-nuklearra eta Iranen aurkako laugarren isun-sorta hizpide izateko. Hego Korea, Iran eta Israel ez dira joango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama presidentea eta 40 bat herrialdetako agintariak gaur eta bihar bilduko dira Washingtonen arma nuklearren kontrolari buruz jarduteko eta Iranen programa nuklearraren aurkako isunak adosteko.

Segurtasun Nuklearraren Bilkuran, material nuklearrak Al Kaidaren edo beste talde estremisten eskutan erori ez daitezen, Obamak nazioarteko laguntza eskatuko du.

AEBetako presidentea Kazajstaneko, Hegoafrikako, Indiako y Pakistaneko agintariekin aurretiako batzarrak egin zituen atzo eta munduko buruen "orain arteko adostasun eta premia mailarekin" pozik agertu da.

Aurreko astean, AEBak politika nuklear berri bat onartu zuen. Bi egun beranduago, Dmitri Medvedev Errusiako presidentearekin bildu zen Txekian eta armategi nuklearra murrizteko hitzarmen berria sinatu zuen.

Isunak Irani

Azken asteetan, Iranen aurkako laugarren isun-sorta adosten saiatu dira AEBak, Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania.

Errusia eta Txina ez zeuden neurri zorrotzen alde, AEBak eta Alemania, berriz, iritzi berekoak dira. Hortaz, laguntzeko prest egon ezean, Teherani isunak jartzeko aukera mahai gainean jarriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea