Mundua -
Smolenks (Errusia) aireportuan
Gorpuak identifikatzen hasi dira Polonian
Dagoeneko 24 lagunen gorpuak identifikatu dituzte. Errusiaren arabera hegazkinaren gidariek dute istripuaren errua. Poloniako presidentearen gorpua Varsoviara heldu da.
Erredakzioa
Errusiako eta Poloniako hainbat adituk lehenengo 24 gorpuak identifikatu dituzte dagoeneko. Izan ere, Fiskaltzaren Ikerketa Batzordearen arabera, guztira 97 pertsona, Lech Kaczynski Poloniako presidentea barne, hil ziren atzo izandako hegazkin istripu batean.
Poloniako presidentearen gorpuzkiak Varsoviara heldu dira. Bertan milaka lagun izan dira, tartean Jaroslaw Kaczynski presidentearen anaia bikia eta herrialde horretako lehen ministro ohia.
Polonian atzo, larunbata, gertatutako hegazkin istripuak zenbait herrialde hunkitu du mundu osoan zehar. Hegazkinak Smolenks (Errusia mendenaldea) aireportuan lurreratzen saiatzean izan zuen ezbeharra.
Azkeneko datuen arabera, hildako kopurua 97 da, Poloniako ordezkaritzaren 88 kideak barne hartuta. Goizaldeko lehenengo orduan, Lech Kaczynskiren anai bikiak presidentearen eta haren emaztearen hilotzak ikusi ditu dagoeneko.
Presidentearen eta bere emaztearen gorpuzkiak gaur bidaliko dituzte hegazkinez Varsoviara, Itar-Tass agentziak adierazi duenez.
Dena den, gorpuzkiak bidali baino lehen Smolensk herrian (Errusia) ohore militarrekin agur esango zaie presidenteari eta bere emazteari.
Poloniako hedabideen arabera, gorpuzkiak 12:00ak aldera (GMT) helduko dira Varsoviara.
Aginduei kasurik ez
Errusiako autoritateen arabera hegazkinaren gidariei botatzen diete istripuaren errua, aire kontrolatzaileen aginduei kasurik ez egiteagatik.
Dirudienez, aireportuko kontrolatzaileek hegazkina Bielorusiara desbideratzea proposatu zuten, laino handia zegoelako baina tripulazioak "hegaldiarekin jarraitzea" erabaki zuen, adierazi du Guennadi Poltávchenko, Kremlineko ordezkaria.
Aldi berean, Igor Levitin Errusiako Garraio ministroak adierazi duenez, "pilotuak bere kabuz erabaki zuen" hegazkina lurreratzea, eta lainoaren erruz horretarako beharrezkoak diren 1.000 metroko ikuspena izan beharrean, 400 metro soilik zituen arren.
Kutxa beltzak
Tupolev-154 hegazkinaren kutxa beltzak gaur zabaldu dituzte. Errusiako Garraio ministroaren arabera, pilotuen eta operadoreen arteko elkarrizketak gordetzen dituen kutxa beltza egoera onean dago.
Hegaldiaren parametroak eta maniobrak erregistratzen dituen kutxa, ordea, ez du balio, "seguruenik istripuaren ondorioz" zinta bobinatik irten zelako.
Dolua
Poloniako agintariek aste bateko dolu-aldia deitu du presidentearen eta beste 96 hildakoen omenez, adierazi duenez Bronislaw Komorowski PoloniakoParlamentuko presidenteak. "Elkarrekin egon behar gara ezbehar nazional honen aurrean", Komorwskiren esanetan.
Bestalde, Europar Batasunak, Espainiako presidentetzaren bitartez, dolu eguna deitu du datorren astelehenerako Bruselasen.
&' || 'nbsp;