Mundua -
Soslaia: Kaczynskik politika poloniar eta europarra markatu zuen
Erredakzioa
Lech Kaczynski Poloniako presidentea izan da 2005etik Donald Tusk Hiritar-Plataforma alderdiaren buruari irabazi ondoren, 2005.urteko urriak 23ko hauteskundeen bigarren jardunaldian. Lehenengo jardunaldian, 2005eko urriaren 9an, Lech bigarrena izan zen, Tusken atzetik
Kaczynski Varsoviako alkatea izan zen 2002ko azarotik 2005eko abendura arte.
Lech Rajmund Kaczynskiren semea da. Rajmund ingeniariak Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuen, eta Varsoviako okupazio alemaniarren aurkako matxinadan parte hartu zuen. Lech Kaczynskik, bere anai biki Jaroslaw Kaczynskirekin batera, Legea eta Justizia (PiS) alderdi politiko kontserbadorea sortu zuen.
Kaczynski anaien alderdia Poloniako alderdi politiko nagusienetariko bat da. PiS ideologia katoliko, kontserbadore eta eskumako alderdia da. Bere burua europarzaletzat hartzen du, hau da, Europar Batasunean pate hartzearen aldekoa, eta eutanasiaren eta ezkontza homosexualen kontrako jarrera dauka.
PiS 2005eko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen (Botoen %26,99; hau da, 155 aulki Legebiltzarrean eta Senatuan 49 ordezkari). PiSek koalizioa egin zuen Poloniako Errepublikaren Autodefentsa eta Familia Poloniarren alderdiekin batera. 2007an, eta bakarrik koalizioaren bi urte igarota, Gobernuak behartuta ikusi zen hauteskunde aurreratuak deitzera Autodefentsa alderdiaren sostengua galdu ondoren.