Mundua -

96 hildako

Kaczynsky Poloniako presidentea hil da hegazkin istripu batean

Guztira 96 lagun hil dira. Poloniako autoritateek aste bateko dolu-aldia deitu dute hildakoen omenez. Europar Batasunak dolu eguna deitu du datorren astelehenerako Bruselasen.

80

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lech Kaczynski Poloniako presidentea hil da, beste 95 lagunekin batera, Smolenks (Errusia mendenaldea) aireportuan lurreratzean izandako istripu batean, adierazi du RIA Novosti errusiar albiste agentziak.

Serguéi Antufiev Smolenskeko gobernatzaileak adierazi duenez, ez da inor onik atera istriputik, beraz, guztira 96 lagun hil dira ezbeharrean, Poloniako 88 goi kargu barne.

Istripua

Tupolev TU-154 hegazkina Varsoviatik atera zen aireportu militarretik 400 kilometrotara lurra jo zuen. Lehenengo ikerketen arabera, eguraldi txarra eta lainoa izan da istripua gertatzeko arrazoietako bat.

Kaczynski Katyn herrialde errusiarrera zihoan sobiertar zerbitzu sekretuek 1940an hildakoak omenaldi batean parte hartzeko.

Kaczynskirekin batera hainbat goi kargu eta Katyneko sarraskian hildakoen hainbat senide zeuden.

 

Dolua eta ohiz kanpoko bilera

Poloniako autoritateek aste bateko dolu-aldia deitu du presidentearen eta beste 95 hildakoen omenez, adierazi du Bronislaw Komorowski Poloniako Parlamentuko presidenteak. "Elkarrekin egon behar gara ezbehar nazional honen aurrean", gaineratu du.

Bestalde, Poloniako Gobernua ohiz kanpoko bilera bat egingo du istripua dela eta.

 

Dolua Europar Batasunean

Europar Batasunak, Espainiako presidentetzaren bitartez, dolu eguna deitu du datorren astelehenerako Bruselasen.

Monkloako informazio iturriek adierazi dutenez, banderak makil erdian egongo dira egun horretan eta EBk astelehenean egingo dituen ekitaldi guztien aurretik bi minutuko isiltasuna gordeko dute.

Kaczynsky

Kaczynskik 60 urte zituen, 2005ean hartu zuen Poloniako presidentetza eta bere anaiarekin batera Legea eta Justizia izeneko alderdiaren buru zen. Zuzenbidea eta Administrazioa ikasi zuen avrsoviako Unibertsitatean eta 2000 urteko uztailaren 4an Justizia ministroa izendatu zuen, 2001eko uztailaren 4ra arte. Ondoren, 2002ko azarotik 2005eko abendura arte Varsoviako alkatea izan zen.

Poloniako Kanpo Arazoetarako ministroak Lech Kaczynski, presidenteak bidaiatzen zuen hegazkinak istripua izan duela baieztatu du. Hegazkinak lur hartzean izan du istripua Smolensk-eko aireportu errusiarrean.

Gutxienez 87 lagun hil dira eta ez da inor bizirik topatzea espero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea