Mundua -

Balantze berria

35 dira jada Bruselako atentatuetan hildakoak

Ospitalean zeuden lau lagun zendu dira azken orduetan. Horrez gain, Fiskaltzak beste hiru lagun inputatu ditu, ekintza terroristetan parte hartzeagatik.

Ospitalean zeuden lau lagun zendu dira azken orduetan. EFE
Polemika, Bruselako alkatearen eta lehen ministroaren artean

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 22an Bruselako Zaventem aireportuan eta Maelbeek metro geltokian izandako atentatuetan 35 lagun hil ziren, azken orduetan zaurituta zeuden lau lagun hil baitira. Belgikako Gobernuak emandako biktimen azken balantzea da honakoa.

"Zaurituta zeuden lau lagun ospitalean zendu dira. Medikuek eginahalak egin dituzte. Animo familia guztiei", adierazi du Maggie De Block Belgikako Osasun ministroak Twitterren.

Aireportua, zabaltzekotan

Bruselako Zaventem aireportua itxita egongo da astelehen honetan, martxoaren 22an 14 hildako utzi zituen atentatua gertatu eta astebetera. Dena dela, aireportua berriro zabaltzeko lanean hasi dira jada, eta baliteke asteartean zati bat zabaltzea.

Aireportuko arduradunek ohar batean jakinarazi dutenez, terminalaren "goitik beherako miaketa" amaitu dute dagoeneko, eta zerbitzu batzuk berriro zabaltzeko "balizko aukerak" aztertzen ari dira orain. Ez dute erabaki noiz irekiko dute berriro, asteartean simulakroa egingo dute, jardueraren zati bati berriro heltzeko modurik ote dagoen erabakitzeko.

"Aireportuaren zati bat zabaltzeko prozesu batzuk berhartu behar dira eta hori ez da posible txikitutako azpiegiturekin", ohartarazi dute.

Aeropuerto Bruselas Zaventem atentado. EFE

Polizia andana izan da aireportua zaintzen. EFE

Zaventemgo aireportuaren arabera, ostegunean ekin zieten "behin-behineko" instalazio batzuk eraikitzeari. Azpiegiturok "aparteko segurtasun neurriak" dituzte, Gobernuak "hala eskatuta".

"Asteartean egingo dugu behin-behineko azpiegituren eta suteen kontrako segurtasun neurrien ikuskatzea. Aireportuko 800 langileek simulakroa egingo dute", adierazi dute oharrean.

Estatutik Bruselara joan behar ziren 33 hegaldi, bertan behera

Espainiako Estatutik Bruselako Zaventem aireportura astelehen honetan aurreikusita zeuden 42 hegaldietatik 33 bertan behera geratu dira, Aenak ohar batean jakinarazi duenez.

Iberiak Liejako aireportura bideratuko ditu bere hegaldiak, Vuelingek, berriz, Lillekora (Bruselatik 30 km-ra).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Brusela Belgika bideoak Albisteak