Mundua -

Siriako gerra

Siriako Armadak Palmira hiriaren kontrola berreskuratu du

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, Palmirako erasoetan 400 jihadista baino gehiago eta erregimenaren aldeko 180 soldadu inguru hil dira.

Palmira hiriko gune arkeologikoa. Artxiboko irudia: EFE
Palmira hiriko gune arkeologikoa. Artxiboko irudia: EFE
Siriako Armadak erabat kontrolpean du Palmira berriro

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Armadak Palmira hiriaren kontrola berreskuratu du gaur, iturri militar batek eta Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi dutenez. Atzo, Palmira hiriaren zatirik handienaren kontrola hartu zuen, gune arkeologiko eta historikoa barne.

SANA albiste agentziak aipatutako iturri militar baten arabera, Al Assaden aldeko indarrek "Estatu Islamikoaren azken taldeak akabatu eta horien gordelekuak suntsitu dituzte".

Maiatzaren 20az geroztik Estatu Islamikoaren kontrolpean zegoen Palmira hiria.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak gaineratu duenez, Estatu Islamikoko gizon armatuak Al Sujna, Al Taiba, Al Kum eta Haql al Hel herrietara erretiratu dira.

Palmirako erasoetan 400 jihadista baino gehiago eta erregimenaren aldeko 180 soldadu inguru hil direla gaineratu du Behatokiak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Estatu Islamikoa Gaurko azken orduko albistea Siria gaur