Mundua -

Bruselako atentatuak

Bruselako aireportua itxita izango da asteartera arte

Aireportuak berri eman duenez, asteartetik aurrera 'partzialki' hegaldiei berrekiteko prestaketak hasi ditu.

Bruselako aireportua itxita egongo da, gutxienez, asteartera arte. Artxiboko irudia: EiTB
Bruselako aireportua itxita egongo da, gutxienez, asteartera arte. Artxiboko irudia: EiTB
Atentatuetako 31 biktimak, Bruselako hiritarren gogoan

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez igandean eta ezta astelehenean ere ez da hegaldirik izango Bruselako Zaventem aireportuan, bertako agintariek jakinarazi dutenez.

Pasa den asteartean atentatuak izan ziren Zaventem aireportuan eta Bruselako metroan eta guztira 31 pertsona hil eta 300dik gora zauritu ziren.

"Bidaiarien hegaldiak ez dira martxoaren 29a, asteartea, baino lehen berriz hasiko", adierazi du Bruselako aireportuak haren Twitter kontuan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Bilbo berriak Bruselako albisteak gaur Belgika Gaurko azken orduko albistea