Mundua -

Atentatuak Bruselan

Bruselako aireportuko bigarren erasotzailea identifikatu dute

Belgikako Fiskaltzak jakinarazi duenez, Najim Laachraoui da Zaventem aireportuko atentatuaren egileetako bat.

Najim Laachraoui, lehenengoa ezkerretik hasita.
Najim Laachraoui, lehenengoa ezkerretik hasita.
Najim Laachraoui, lehenengoa ezkerretik hasita.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Fiskaltzak baieztatu duenez, Bruselako Zaventem aireportuko erasoan parte hartu zuen bigarren erasotzaile suizida Najim Laachraoui da.

Erasoaren ustezko egileak agertzen diren irudian, ezkerrean agertzen da Laachraoui.

Fiskaltzak azaldu duenez, DNA frogen bidez identifikatu ahal izan dute bigarren erasotzailearen nortasuna.

Laachraoui 1991ko maiatzaren 18an jaio zen. Ministerio Publikoak joan den azaroaren 13an Parisen izandako atentatuekin ere lotzen du. 130 lagun hil zituzten orduan.

Poliziak Belgika hegoaldean, Auvelais herriko etxebizitza batean eta Bruselako Schaerbeek barrutiko beste etxe batean, ustez erasotzaileek erabilitakoa, topatu ditu Laachraouiren arrastoak.

Horrez gain, bere DNA aztarnak Pariseko Bataclan aretoan aurkitutako lehergailuz betetako txaleko batean eta Frantziako Estadioan topatutako bonba batean antzeman zituztela esan du Fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Brusela bideoak Belgika albisteak Gaurko azken orduko albistea