Mundua -

Siria

AEBk dio bere Armadak Estatu Islamikoaren bigarrena hil duela

Defentsa idazkariak iragarri duenez, AEBko Armadak 'Estatu Islamikoaren hainbat terrorista garrantzitsu' hil ditu azken astean zehar.

Abd al Rahman Mustafa al Qaduli, Estatu Islamikoaren bigarrena. Argazkia: EFE
Abd al Rahman Mustafa al Qaduli, Estatu Islamikoaren bigarrena. Argazkia: EFE
Abd al Rahman Mustafa al Qaduli, Estatu Islamikoaren bigarrena. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkari Ash Carterrek iragarri duenez, AEBko Armadak uste du Estatu Islamiko talde jihadistaren bigarrena hil egin duela, alegia, Abd al Rahman Mustafa al Qaduli hil egin dutela.

"Estatu Islamikoaren Gobernua ari gara suntsitzen. Berez, gure Armadak hainbat terrorista oso garrantzitsu hil egin dituzte; uste dugu Haji Imam ere tartean dagoela. Imam Finantza ministroa zen, baita zenbait kanpo-arazoren eta azpikeria terroristaren arduraduna ere", esan du Carterrek, prentsaurrekoan.

Al Qaduliz hitz egitean, haren ezizenetako bat erabili du Carterrek, eta esan du fama handiko terrorista dela, Siriatik eta Iraketik kanpoko azpikeria batzuen arduraduna bera. Galdetu diote ea operazioa oso garrantzitsua zen, eta zera azaldu du Carterrek: "Liderrek ordezkoak izan ditzakete; baina, hala ere, lider horiek eskarmentu handia dute. Gainetik daude, esperientzia dutelako".

Sirian egin dute erasoa

Ez Carterrek ezta Joseph F. Dunford jeneralak ere ez dute xehetasun gehiagorik eman (Dunford Aginte Goreneko burua da); dena den, hainbat komunikabidek diote operazioa Sirian egin dutela. CNN katearen iturrien arabera, erasoa herrialde horretan egin dute AEBko indar bereziek, eta AEBk aspaldi jarraitzen zituen terroristaren mugimenduak.

Azken egunetan ere, martxoaren 14an hain zuzen, AEBk baieztatu du "Omar txetxeniarra" hil zuela, Sirian egindako aire-eraso baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Brusela Ameriketako Estatu Batuak bideoak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Zer ari da gertatzen Sirian?