Mundua -

Polemika

Belgikako Gobernuak dio 'utzikeriaz' jokatu zutela El Brakaouirekin

"Poliziaren arduraduna naizen aldetik, erantzukizun politikoa onartu behar dut, nahiz eta erruduna ez izan", esan du Jan Jambonek Belgikako Parlamentuan.

Jan Jambon, Belgikako Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Jan Jambon, Belgikako Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Belgikak utzikeria onartu du El Bakraoui auzian

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Barne ministro Jan Jambonek onartu du "zabarkeriaz" jokatu zutela Ibrahim El Bakraouiren kasuan. Haren ustez, onartezina da aparteko ezer egin ez izana Turkian atxilotu zutenetik Holandara deportatu zuten arte. El Bakraoui da Bruselako atentatuen ustezko egileetako bat.

"Polizia Federalarekin bilera egin ostean, ondorioztatu dut norbait zabarra izan dela, baten batek ez duela konpromisorik izan txosten batekin, alegia, terrorismoa izan zitekeela hasieratik zehazten zuen txostenarekin", esan du Jambonek, Belgikako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian.

Ministroak atzo eman zuen dimisioa, baina Belgikako lehen ministro Charles Michelek ez zuen onartu. Jambonek gaur esan du "erantzukizun politikoa" onartu behar duela, Poliziako arduraduna den aldetik, baina nabarmendu du ez duela inolako zerikusirik "erruduna izatearekin".

"Arrisku handia zegoen"

Nabarmendu du ez dela zaila ulertzea arrisku "oso handia" zegoela eta pentsatzea El Bakraoui atzerriko borrokalaria zela; izan ere, azken horren profilak (hamar urteko zigorra zuen, hainbat urte zituen emana kartzelan, Siriara joana zen eta Turkia eta Siriaren arteko mugan antzeman zuten) arrastoak ematen zituen hori ondorioztatzeko.

"Ekainaren 26an izan genuen haren berri, eta uztailaren 20an eraman zuten hegazkinez Holandara; tarte horretan, bitartekoa zen ofizialak ez zuen aparteko ezer egin", jarraitu du Jambonek. "Onartezina da nola jazo den hau, eta ondorioak onartzen ditut", gehitu du.

El Bakraoui 2015eko ekainaren 11n antzeman zuten Turkian, Siriako mugatik hurbil, eta ekainaren 26an Turkiako Poliziak horren atxiloketaren berri eman zion Belgikako bitartekoari, alegia, Turkian Polizia belgikarrak duen ordezkariari.

Handik hiru egunera, ekainaren 29an, ofizial horrek informazioa eman zion Belgikan dagoen polizia judizialaren zerbitzuari; hortik, informazioa Turkiako funtzionarioari iritsi zitzaion; izan ere, El Bakraouik, armak erabiliz lapurreta egiteagatik, hamar urteko zigorra izana zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Batasun europarra Brusela Belgika albisteak Estatu Islamikoa