Mundua -
Atentatuak Bruselan
Belgikak atentatu arriskuengatiko alerta maila jaitsi egin du
Segurtasunerako Kontseilu Nazionalak esan du “berehalako” atentatuak izateko “mehatxurik ez” dagoela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jan Jambon Barne ministroak iragarri duenez, Belgikako Gobernuak alerta maila gorenetik (4) hirugarren mailara jaistea erabaki du, berehalako erasorik izateko arriskurik ez dagoelakoan.
Segurtasunerako Kontseilu Nazionalak eta Mehatxuen Analisirako Koordinazio Organoak arratsaldean egin duten bileraren ostean hartu du erabakia Gobernuak.
“Ez dago berehalako mehatxurik. Eraso gehiago prestatzen ari direnaren probabilitatea oso handia da, baina ez dute berehalakotasun izaerarik”, azaldu du Barne ministroak.
Bruselako atentatuen ostean, Belgikako Gobernuak alerta maila gorenera igo zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea