Mundua -
Atentatuak Bruselan
Michelek ez ditu onartu Barne eta Justizia ministroen dimisioak
Turkiak atzo aseguratu zuenez, 2015ean Belgikara deportatu zuen Bruselako suizidetako bat; handik ordu batzuetara eman dituzte dimisioak.
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako Barne eta Justizia ministroek, Jan Jambonek eta Koen Geensek, dimisioa aurkeztu dute gaur. Charles Michel lehen ministroak, ordea, ez ditu onartu dimisio horiek.
Turkiak aseguratu zuen atzo 2015ean Belgikara deportatu zuela Bruselako suizidetako bat, eta hortik ordu batzuetara eman dute dimisioa bi ministroek.
"Baieztatzen dut dimisioa eman dudala. Geens jaunak ere eman du. Baina ez dituzte onartu, eta, hortaz, aurrera jarraituko dugu", esan du Jambonek, prentsari egindako adierazpenetan, ministro-bilera baten hasieran. Hala eman du jakitera 'Le Soir' egunkariak.
Jambonek eta Geensek Charles gaurko deituta zuen bilera baino lehen eman dute dimisioa. Hain zuzen ere, Ibrahim Bakraouiren kasua aztertzea zen batzarraren helburua; azken albisteek diote ibilbidea duela egina Bakraouik Europan.
Barne ministroak onartu du horregatik eman duela dimisioa: "Norbaitek gertatutakoa ikusten duenean, bata bestearen atzetik, gainera, zalantzak sor litezke, Justizia eta haren ondorioekin erlazioa duten hainbat konturi buruz".