Mundua -

BRUSELAKO ATENTATUAK

40 herrialdetako lagunak hil edo zauritu zituzten Bruselan

Kasu askotan, gorpuak erabat txikituta geratu ziren, eta identifikatzeko lana oso zaila izaten ari da. Oraingoz, ez dute hildakoen eta zaurituen nortasunari buruzko datu ofizialik zabaldu.

Brusela, atzo. EFE.
Identifikazio lanak zailak ari dira izaten, zauri larriak dituztelako

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 nazionalitate daude Bruselan atzo izandako atentatuetan hil edo zauritu zituztenen artean, Didier Reunders Belgikako Atzerri Gaietarako ministroak jakitera eman duenez.

Azken datu ofizialen arabera, 31 pertsona hil ziren eta 260 zauritu, Zaventemgo aireportuan eta Maelbeekeko metro-geltokian, Europako Batasunaren egoitzak biltzen diren auzoan, izandako atentatuetan.

Estatu Islamikoak hartu zituen bere gain erasoak, jihadismoaren aurkako nazioarteko koalizioan Belgikak duen parte-hartzea argudio gisa erabiliz. Dena dela, adituen hitzetan, atentatuak egiteko aukeratu diren lekuak kontuan hartuta, Europa osoaren kontrako eraso bezala hartu behar da atzokoa.

Kasu askotan, gorpuak erabat txikituta geratu ziren, eta, hori dela eta, horiek identifikatzeko lana oso zaila izaten ari da. Oraingoz, ez dute hildakoen eta zaurituen nortasunari buruzko datu ofizialik zabaldu.

Sare sozialen bidez ari dira biktimen lagunak eta senideak datuak publikatzen, euren gertukoen bila, atentatuak izan zirenetik.

Oraingoz, hildako baten izen-abizenak zabaldu dira bakarrik, Adelma Marina Tapia Ruiz perutarrarenak. Senarrarekin eta bi alabekin zegoen aireportuan atentatua izan zenean. Bertan hil zen 36 urteko emakumea, eta alabetako bat zaurituta dago, Peruko Atzerri Gaietarako Ministerioaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bruselako albisteak gaur Zer ari da gertatzen Europan? Atentatuak bideoak Gaurko azken orduko albistea